Egoitzakoak eta egoitzakoak ez diren plazen eskaintzari buruzko datuak aztertu ondoren, eta lehen mailako arretako zenbait zentrok eskualde batzuetan dituzten estaldurari erreparatu ondoren, epigrafe honetan udal gizarte zerbitzuetan lan egiten duten langileei buruzko zenbait datu izango ditugu hizpide. Datuak interpretatzerako orduan, beharrezkoa da lehenago ere aipatutako muga metodologiko batzuk aintzat hartzea. Besteak beste, lehen mailako arretako zerbitzuak identifikatzeko zailtasuna da nagusiena, baita udal titulartasunekoak ere; horrez gain, erantzukizun publikoko gizarte zerbitzuetan (Zorroan jasotakoak) lan egiten duten langileak eta besteak bereiztea ere ezinezkoa da, 2013. urtean salbu.
Horregatik, epigrafe hau bi zatitan dago banatuta: lehenak 2013. urteari buruzko datuak ditu sistema osorako eta gizarte zerbitzuen sistema publikoko zerbitzu eta prestazioen zorroa osatzen duten zentro motetarako; bigarren atalak bilakaerari buruzko datuak eskaintzen ditu, bereziki EELZko eta oinarrizko gizarte zerbitzuetako langileei dagokienez.
1.5.1. Gaur egungo egoera
Hurrengo taulan jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko udal gizarte zerbitzuetan, guztira, 4.710 pertsonek egiten dute lan, kontuan hartuta bertako langile ordainduen eta azpikontratatuen urteko batez bestekoa eta aintzat hartu gabe zentro horietan boluntario gisa lanean ari direnak, eta aintzat hartu gabe etxez etxeko arreta zerbitzuak ematen dituzten langile azpikontratatuak. Lan egiten duten pertsona guztiak aintzat hartu beharrean, kontuan izanez gero lanaldi osoaren balio beraz diharduten langileak (LOBAL), etxez etxeko arreta zerbitzuak ematen dituzten azpikontratatutako langileak barne, orduan langile kopurua 6.452 pertsonakoa da; horrek hamar mila biztanleko LOBAL gisa lanean ari diren 29,4 pertsona ordezkatzen ditu. Gizarte zerbitzuen esparruan lan egiten duten langileen multzoari dagokionez, udal zerbitzu eta zentroetan lan egiten duten langileek, Euskal Autonomia Erkidego osoan, laurden bat baino apur bat gehiago osatzen dute (zehatzago esateko, %28,9). Boluntarioen parte hartzea oso baxua da; 34 pertsona baino ez daude lanaldi osoaren balio berean.
9. taula
Langileak guztira, LOBAL langileak eta 10.000 biztanleko langileak udal titulartasuneko zerbitzu eta zentroetan, lurralde historikoen arabera (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
||||
Batez besteko langile ordainduak (EELZ gabe) |
710 |
1.708 |
2.292 |
4.710 |
Langile ez boluntarioak LOBAL gisa (EELZ barne) |
1.119 |
2.590 |
2.743 |
6.452 |
Langile ez boluntarioak LOBAL gisa hamar mila biztanleko |
34,8 |
22,4 |
38,4 |
29,4 |
Boluntarioak, LOBAL gisa |
1 |
12 |
21 |
34 |
Ehunekoa, gizarte zerbitzuetako langile guztiei dagokienez |
30,7 |
22,2 |
39,1 |
28,9 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
Zerbitzu horietara bideratutako gastu publikoarekin gertatzen den moduan, lurraldeen arteko desberdintasunak oso garrantzitsuak dira udal titulartasuneko gizarte zerbitzu eta zentroetan lan egiten duten langileen proportzioari eta kopuruari dagokienez. Hain zuzen ere, aurreko taulak agerian uzten du mila biztanleko LABOL langileen tasen arteko desberdintasunak oso garrantzitsuak direla: Gipuzkoan, tasa 38,4 langilekoa da lurralde historikoan bizi diren 10.000 biztanleko; Araban, berriz, 34,8koa, eta Bizkaian 22,4koa. Bereziki altua da, halaber, udal zerbitzuen langileen pisu erlatiboa lurralde historiko bakoitzean (bertako langileak zein azpikontratatutakoak), gizarte zerbitzuetako langile guztiei dagokienez: Bizkaian guztiaren %22,2 da, Araban %30,7 eta Gipuzkoan %39,1.
Zein zentro eta zerbitzuk biltzen ditu udal langile gehienak? Hiru zerbitzuk hartzen dute langile guztien %80: EELZ (LABOL gisako langileen %40), pertsona nagusientzako egoitza zentroak (%30) eta oinarrizko gizarte zerbitzuak (%11 baino apur bat gehiago). Gainerako zerbitzuek langileen ehuneko oso baxuak dituzte.
10. taula
LABOL langileen banaketa udal titulartasuneko zentro eta zerbitzuetan, lurralde historikoen arabera (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
||||
EELZ |
47,5 |
46,2 |
33,2 |
40,9 |
Pertsona nagusientzako egoitza zentroak |
17,0 |
23,8 |
41,8 |
30,3 |
Oinarrizko gizarte zerbitzuak |
9,7 |
13,4 |
10,6 |
11,6 |
Zerbitzu orokorrak |
2,2 |
7,5 |
2,6 |
4,5 |
Pertsona nagusientzako laguntzako eguneko zentroak |
4,4 |
3,0 |
5,9 |
4,5 |
Zerbitzu tekniko espezializatuak |
4,5 |
1,7 |
0,4 |
1,6 |
Beste batzuk |
14,5 |
4,4 |
5,5 |
6,8 |
Guztira |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
Udal gizarte zerbitzuetako langileen zuzkidura globalari dagokionez lehenago ikusitako desberdintasunek lotura estua dute udal langileen multzoen zentro desberdinen pisu erlatiboari dagokionez existitzen diren desberdintasunekin. Horren haritik, beharrezkoa da esatea Gipuzkoan udal gizarte zerbitzuen langileen zuzkidura handiena ez dagoela lotuta, funtsean, lurralde horretan lehen mailako arretako gizarte zerbitzuak ongi garatu izanarekin; aitzitik, lurralde horretan udal titulartasuneko pertsona nagusientzako egoitza zentroei atxikitako langileengatik gertatu da (izan ere, bigarren mailako arretako esparrura atxiki behar dira. Hain zuzen ere, Araban %17koa da tasa, eta Bizkaian %21, baina pertsona nagusientzako udal egoitzetan lan egiten duten pertsonek ia langile guztien %42 hartzen dute Gipuzkoan (horri gehitu behar zaizkio nagusientzako eguneko laguntza zentroetako %5,9). Aitzitik, EELZko langileak eta oinarrizko gizarte zerbitzuetako langileak batuz gero, soilik %43ra iristen da Gipuzkoan, eta Araban eta Bizkaian, ostera, %57 eta %60 zifretara, hurrenez.
Azkenik, bilakaeraren datuak aztertu aurretik, hurrengo taulan lan egiten duten pertsonak, lanaldi osoaren balio beraz oinarrizko gizarte zerbitzuetan diharduten langileaketa oinarrizko gizarte zerbitzuetako profesional bakoitzeko biztanleen kopurua jaso da, Euskal Autonomia Erkidegoan eta lurralde bakoitzean erregistratutakoak. Datuekin bat etorriz, LOBALko zerbitzu horietako profesionalen kopurua 747 izan zen 2013an; horrek profesional bakoitzeko ia 3.000 biztanleko ratioa dakar. Ratio altuena Gipuzkoari dagokio (2.459 pertsona) eta baxuena, berriz, Bizkaiari (3.325). Edonola ere, garrantzitsua da adieraztea ratioak zerbitzu hauetara atxikitako langile guztiei dagozkiela; soilik Gizarte Laneko profesionalak kontuan hartuz gero, orduan ratio autonomikoa bost mila biztanle ingurukoa da Gizarte Laneko profesional bakoitzeko; ratioak 4.600 Araban eta Bizkaian ia sei mila artean daude.
11. taula
Oinarrizko gizarte zerbitzuetan lan egiten duten pertsonak eta langile ratioak, lurralde historikoen arabera. 2013
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
||
|
|||||
Gizarte zerbitzuen langileak guztira |
Langileak |
189 |
473 |
379 |
1.041 |
LOBAL langileak |
109 |
348 |
290 |
747 |
|
Tasa (biztanle kopurua LOBALeko gizarte zerbitzuetako langile bakoitzeko) |
2.962 |
3.325 |
2.459 |
2.936 |
|
Gizarte langileak gizarte zerbitzuetan |
LOBAL langileak |
70 |
194 |
159 |
423 |
Tasa (biztanle kopurua LOBALeko gizarte zerbitzuetako gizarte langile bakoitzeko) |
4.614 |
5.951 |
4.497 |
5.185 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza..
1.5.2. Bilakaeraren joerak
Udal gizarte zerbitzuko langileei dagokienez Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikatik eskaintzen dituen datuen eskuragarritasunaren aldaketen ondorioz, ezinezkoa da, bilakaeraren ikuspuntutik, zerbitzu horietako langileen zuzkidurak izan dituen aldaketak aztertzea. Hala ere, bi zerbitzu nagusietara atxikitako profesionalen kopuruaren bilakaera aztertzea, ordea, posible da. Bi zerbitzu horiek etxez etxeko laguntza zerbitzua eta oinarrizko gizarte zerbitzuak dira. Aurreko kasuan bezala, oinarrizko gizarte zerbitzuen langileen datuak ordaindutako urteko lanorduen kalkulutik eratortzen dira, ondoren, lurralde bakoitzean, zati 1.600 egin behar da. EELZko LOBAL langileen kasuan, kalkulu hori eginda kalkulatu da, baina emandako zuzeneko arreta orduei lanorduen %18ko ehuneko gehigarria batuz, kudeaketa lanei eta joan-etorriei dagozkienak.
Lehenengo grafikoak LOBAL oinarrizko gizarte zerbitzuen profesionalen kopuruan izandako aldaketak jaso dira; 1999. urtean 451 ziren, eta 2009. urtean, berriz, 818; horrek esan nahi du %81eko gorakada izan dela. Hala ere, 2009 eta 2013 artean, oinarrizko gizarte zerbitzuen profesionalen kopurua berdina izan zen Araban, baina Bizkaian eta Gipuzkoan behera egin zuen; hala, guztira 761 ziren, eta 2009. urtetik %7ko beherakada gertatu zen Euskal Autonomia Erkidegoaren multzo osoan. Oinarrizko gizarte zerbitzuetako langileen zuzkiduran gertatutako beherakada hori gertatu zenean, alde batetik diru-sarrerak bermatzeko errentaren kudeaketa Lanbidek hartu zuen, eta, beste alde batetik, mendekotasun, pobrezia eta gizarteratzeari lotutako zerbitzu eta prestazioen eskariak gora egin zuen. Beherakada hori azterlan kualitatiboa egiterakoan elkarrizketatutako pertsonek ere aipatu zuten.
3. grafikoa
Oinarrizko gizarte zerbitzuetan LOBAL langile kopuruaren bilakaera lurralde historikoaren arabera (1999-2013)
Oinarrizko gizarte zerbitzuei buruzko ezohiko txostenean, 2009. urtean, aurreratu bezala, oinarrizko gizarte zerbitzuko profesionalen zuzkiduraren beherakada hori langileen ratioen murrizketan ikusi zen: 1999 eta 2009 artean oinarrizko gizarte zerbitzuetan lan egiten duen pertsona bakoitzari zegokion biztanle kopurua Euskal Autonomia Erkidegoan 4.723 izatetik 2.655 izatera igaro zen (hau da, ia %50eko murrizketa); 2009 eta 2013 artean batez beste profesional bakoitzak artatutako biztanleak 2.881ra igo zen. Igoera garrantzitsua ez bada ere, agerikoa da 90eko hamarkada amaieratik gertatutako beheranzko joera eten egin zela hiru lurraldeetan.
4. grafikoa
Oinarrizko gizarte zerbitzuetako langile bakoitzeko biztanle kopuruaren bilakaera lurralde historikoen arabera (1999-2013)
EELZko langileen bilakaera (lanaldi osoaren balio beraz diharduten langileetan neurtuta) parekoa da, nahiz eta kasu horretan lurralde aldaketak nabarmenagoak dira. Etengabe hazi ondoren (2002 eta 2009 artean 2.360 pertsonatik 3.282 pertsonara Euskal Autonomia Erkidegoan), EELZk beherakada nabarmena izan zuen urte horretatik aurrera, eta 2.500 langile inguru ziren 2012. urtean. 2012 eta 2013 artean EELZko langileek nolabaiteko gorakada izan zuten, bereziki Bizkaian, baina enplegu bolumena gutxitu egin zen Gipuzkoan eta Araban. Aldaketa horien ondorioz, EELZn lan egiten duten LOBAL langileen kopuruak (2.638 pertsona) gainditu egin zuen 2004. urtean erregistratutako kopurua (2.608).
5. grafikoa
EELZko LOBAL langileen kopuru kalkuluaren bilakaera (1999-2013)
Bi zerbitzu horietako langileek krisialdiaren hasieratik izan duten beherakada (lehen esan bezala, udal gizarte zerbitzuen langileen %50 hartu du) eta lurralde bakoitzean izandako eragin desberdina argi ikus daitezke hurrengo grafikoan. Bertan jaso da oinarrizko gizarte zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen kopurua, EELZn eta lurralde bakoitzean; 2009. urteari dagokion balioa %100ekoa da. Beherakada handiena eta konstanteena Arabari dagokio; lurralde horretan bi zerbitzu horietako enplegua 2013an 2009an erregistratutakoaren %6ren parekoa da. Gipuzkoan ere murrizketa konstantea da, baina txikiagoa (zerbitzu horietako ordaindutako langileek 2009an erregistratutakoen %80 hartzen dute); bestalde, Bizkaian murrizketa txikiagoa da EELZko enplegua nolabait berreskuratu egin zelako bai 2012an, bai 2013an, eta oinarrizko gizarte zerbitzuetako langileei ere eutsi zitzaien. Hala, Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2013an bi zerbitzu horietan erregistratutako enplegua 2009an erregistratutakoaren %82koa da.
6. grafikoa
EELZn eta gizarte zerbitzuetan lan egiten duten pertsona kopuruaren aldaketak. 100=2009